Maiztasun-banda

Maiztasun-bandak irrati komunikazirako maiztasun-espektroko tarte txikiak dira, zeintzuetako bakoitza arlo edo helburu jakin baterako erabili eta gordetzen baita.

Seinaleen interferentziak saihesteko eta irrati espektroaren erabilera eraginkorra ahalbidetzeko, antzeko erabilera duten zerbitzuei bandak esleitzen zaizkie. Adibidez, irrati-hedabideei, irrati mugikorrei edo nabigazio-sistemei, gainjarriko ez diren maiztasun-tarteak ematen zaizkie.

Banda horietako bakoitza nola erabili eta partekatuko den aldez aurretik zehaztua dago, interferentziak ekidin eta transmisoreen eta hargailuen bateragarritasun protokolo bat ezartzeko. Banda banaketa arautua dago: 10n metroko uhin-luzeratan edo 3×10n hertz-eko maiztasunetan banatzen dira. Adibidez, 30 MHz maiztasunak HF eta HVF bandak banatzen ditu. Banden erabilera Telekomunikazioen Batasun Internazionalak (ingelesez ITU, International Telecommunication Union) arautzen du, eta leku batetik bestera desberdina izan daiteke.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy