Malayo-polinesiar hizkuntzak

Malayo-polinesiar hizkuntzak
Mendebaldeko malayo-polinesiar hizkuntzak.

     Filipinetako hizkuntzak      Borneoko hizkuntzak      Sonda-Sulawesiko hizkuntzak      Erdialdeko malayo-polinesiarrak      Halmahera–Cenderawasih

     Mendebaldeko Ozeanikoak
Datu orokorrak
Hiztunak385,5 milioi
EskualdeaHego-ekialdeko Asia eta Pazifikoa
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Austro-Tai hizkuntzak
austronesiar hizkuntzak
Hizkuntza kodeak
Glottologmala1545
Linguist Listmlpo
IETFpoz

Malayo-polinesiar hizkuntzak austronesiarra deituriko hizkuntza familiaren azpitalde bat da. Hizkuntza hauen eremua guztiz zabala da: Malaysia, Indonesia eta Filipinak osorik, eta Vietnam, Kanbodia, Taiwan, Madagaskar eta Ozeano Barearen Hego eta Erdialdeko uharteetako zatiak. Hala, familia hau munduko hedatuenetariko bat da bai geografia hedaduragatik bai hiztunen kopuruagatik.

Bi adar bereizten dira: mendebaldeko edo indonesiar hizkuntzena eta ekialdekoa edo ozeanikoa. Nagusia mendebaldekoa da, 200 hizkuntza inguruk osaturik dago eta horien artean garrantzitsuenak lehen edo bigarren hizkuntza gisa erabiliak dira: malaysiera (15 milioi hiztun), indonesiera (160 milioi), javera (100 milioi) eta tagaloa (65 milioi). Ekialdekoak, ordea, 300 inguru dira, guztira milioi bat hiztun besterik biltzen ez dutelarik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in