Mamut | |
---|---|
Pliozeno berantiar-Holozeno berantiar, 5 Ma-0,004 Ma | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Proboscidea |
Familia | Elephantidae |
Subfamilia | Elephantinae |
Generoa | Mammuthus Brookes, 1828
|
Azpibanaketa | |
| |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | mammoth ivory (en) |
Altuera | 3,4 m |
Masa | 6 t |
Mamuta (antzinako errusieratik мамонт) Elephantidae familiaren barnean iraungitako Mammuthus generoko edozein espezie izendatzeko erabiltzen da. Ezagunena mamut iletsua (Mammuthus primigenius) bada ere, dagoeneko hamar espezie deskribatu dira.
Pliozeno garaian sortu ziren duela 4,8 milioi urte eta planetako ipar hemisferioan hedatu, fosilak Ipar Amerikan, Eurasian eta Afrika iparraldean aurkitu baitira. Duela gutxi desagertu ziren: arrazoia oraindik ezezaguna da. Egungo elefante espezieen antzekoak ziren itxuran, baina hainbat espeziek tamaina erraldoia ere hartu izan zuten: estepako mamuta, esaterako, gaurko elefanteak baino hiru aldiz astunagoa zen. Hainbat ale izotzetan oso egoera onean aurkitu direnez, zientzilarien artean mamuta klonatu eta biziberritzeko itxaropena piztu da.