Mangaka

Mangaka (japonieraz: 漫画家?) istoriotxoen marrazkilaria izendatzeko japonierazko hitza da. Japoniatik kanpo eta bereziki Mendebaldean, hitza istoriotxo japoniarren edo mangagileei deitzeko erabiltzen da. Autore horiek gehienetan japoniarrak dira, baina ez beti.

Normalean, mangakaren lanak lan nagusia hartzen du, bai bilbean eta bai istoriotxoaren marrazkian. Hala ere, ez da harritzekoa izaten mangagileren batek idazle batek emandako istoriorako marrazkiak egitea, ezta marrazkien xehetasunetan kanpotiko laguntza jasotzea ere. Kasuren batean, zenbait mangakak taldean egiten dute lan, produktu bakarra sortzeko (Clamp-ek, esate baterako), hain ohikoa ez bada ere.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy