Mansiera

Mansiera
Datu orokorrak
Lurralde eremuaErrusia
Hiztunak2.750
EskualdeaKhanti-Mansi
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
uraldar hizkuntzak
Ugriar hizkuntzak
Ob-Ugric (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria
Denbora gramatikalakoraina eta lehenaldia
Kasu gramatikalaklokatiboa, ablatiboa, instrumentala, traslatiboa eta gutxi gorabeherakoa
Alfabetoaalfabeto zirilikoa eta Mansi alphabet (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3mns
Ethnologuemns
IETFmns

Mansiera[1] (hizkuntzaren berezko izena мāньси лāтыӈ da eta izen zaharra, gaur egun erabiltzen ez dena, Bogulera (вогульский) da, Bogulka (Вогулка) ibaiaren izenetik eratorri zena) uraldar hizkuntzen Ugriar adarreko hizkuntza da, Khanti-Mansin mintzatua; Mansiarren jatorrizko hizkuntza. Bere hizkuntza hurbilenak hungariera eta khantiera dira.

Hiztunak batez ere Siberiaren ipar-mendebaldeko eskualdean, Ob ibaiaren ezkerreko kostaldean bizi dira talde txikietan. Mansiarren bizitokiak —elkar lotutakoak edo bakartuak— ibai txiki eta handien kostaldeetan daude. Hiztun taldeak elkarrengandik urrun bizi direnez, mansierak hainbat dialekto ezberdin ditu.

1989an mansiarren artean % 37,1 ziren mansiarrez zekitenak, hau da, 3.184 gizaki. 2010an mansiarren artean % 8k mansieraz zekiten.

Gaur egun hizkuntza eskoletan irakasten da. 1989. urtetik «Лӯимā сэ̄рипос» izeneko mansierazko egunkaria argitaratzen da. Lehenago mansierazko atalak «Ленин пант хуват» izeneko egunkarian (khantierazko egunkaria da) aurki zitezkeen.

Azterketen arabera, mansieraren hizkuntza hurbilena hungariera da fonetika (mansierak bokal luzeak ditu oraindik ere), lexiko eta gramatika antzekoak dituztelako.

  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2013-6-21).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy