Mapa

Munduko mapa, Gerard van Schagen-k egina, Amsterdam, 1689
Euskal Herriko mapa politikoa.

Mapa bat eskualde bateko edozein aldagai irudikatzen duen adierazpen grafikoa da, normalean bi dimentsioko planoan. Hala ere, esferikoak izan daitezke munduko bolak bezala. Aldagai horiek mota askotakoak izan daitezke eta mapa mota definitzen dute. Mapa bat marrazterako edo interpretatzerako orduan, pertsona orok eskala kontuan hartu behar du.

Ezagutzen diren mapa zaharrenak zerua irudikatzen duten arren, lurraldea irudikatzen duten mapak dira ohikoena aspalditik. "Mapa" hitza latinetik dator, Mappa mundi elkarketatik, non mappa-ren esanahia 'zapia' den[1].

  1. (Ingelesez) Alington, Gabriel. (1996). The Hereford Mappa Mundi. Gracewing, 9 or. ISBN 9780852443552..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy