Marcheko konderria

Kokapena

Marcheko konderria (frantsesez: Comté de la Marche; okzitanieraz: la Marcha, lɒ ˈmartsɔ ahoskatua) Frantziako Erresumako eskualde historikoa da, egungo Creuse departamenduan zegoena.

Izena lehendabizikoz X. mendearen erdialdean agertu zen, Gilen III.a Akitaniakoak Boso izeneko bere basailuari (kondearen izendapenarekin batera) eman zionean. XII. mendean konderria Lusignango jaunarena zen, batzutan Angulema eta bestetan Limousingo kondeak ere bazirenak.

Guy kondea 1308an oinordekorik gabe hil zenean, Filipe IV.a Frantziakoak lurraldeaz jabetu zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in