Maria

Maria
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BizitokiaNazaret
BaliokideakElurretako Ama Birjina, Andre Maria doloretakoa, Mary in Islam (en) Itzuli, Our Lady of Lourdes (en) Itzuli, Guadalupeko Gure Ama, Fátimako Ama Birjina eta Pilareko Andre Maria
Familia
AitaJoakim
AmaAna
Ezkontidea(k)Josef Nazaretekoa
Seme-alabakJesus Nazaretekoa, James the Just (en) Itzuli, Simon, brother of Jesus (en) Itzuli, Jude (en) Itzuli eta Joses (en) Itzuli
Anai-arrebakMaria Salome eta Maria Kleofasena
LeinuaFamilia Santua

Maria[1]antzinako grezieraz: ΜαρίαMaría; arameraz: ܡܪܝܡ‎Mariam; hebreeraz: מִרְיָם‎‎Miriam; koptoeraz: Ⲙⲁⲣⲓⲁ‎; arabieraz: مريم‎‎Maryam— (Galilea, K. a. 18ko irailaren 8a[2]) Galileako emakume judua izan zen[3], Itun Berria[4][5][6][7] eta Koranaren arabera[8][9] Jesus Nazaretekoaren ama izan zen. Hainbat titulu, estilo eta ohorerekin ere izendatzen da: Dona Maria, Andre Dona Maria, Andre Maria (Heg.), Andra Maria (Bizk. eta Gip.) edo Andredena Maria (Ipar.).[10][11]

Mateo eta Lukasen ebanjelioen arabera, Itun Berrian zen Koranaren arabera Maria birjina zen (antzinako grezieraz: παρθένοςparthénos[12]) eta kristauek sinisten dute bere semea Espiritu Santuak sortu zuela birjina izanda ere. Sorkunde birjinalaren miraria Maria Josef Nazaretekoarekin ezkongai zenean eman zen, eta ezkontzaren errituala amaitzeko zain zeudela, etxe-hartzearen zeremonia formala[13]. Maria Josefekin ezkondu zen eta Betleemera joan ziren. Bertan jaio zen Jesus[14].

Lukasen ebanjelioan, Mariaren inguruko kontakizuna Deikundearekin hasten da, Gabriel aingerua Mariari agertu zitzaionean esateko Jesusen amai izateko aukeratua izan zela. Ebanjelioen arabera, Maria bertan zegoen Jesusen Gurutziltzaketa eman zenean, eta Jerusalemgo lehen kristau komunitateen kide gisa agertzen da. Katoliko eta Ortodoxoen irakaspenen arabera, lurreko bizitzaren ostean bere gorputza zuzenean igo zen Zerura; mundu kristauan Andre Mariaren Jasokundea izena hartzen du gertakari honek[15][16].

Mariaren gurtza kristautasun primitibotik hasi zen[17][18], eta milioika fededunek uste dute erlijioko santurik nabarmena izan zela. Ama Birjinaren agerraldiak mundu osoan zehar eta mendeetan zehar gertatu direla uste dute fededunek. Ekialdeko eta Mendebaldeko Eliza Ortodoxoak, Eliza Katolikoak, Eliza Anglikanoak eta Eliza Luteranoak sinisten dute Maria, Jesusen ama izanda, Jaungoikoaren Ama ere badela (antzinako grezieraz: ΘεοτόκοςTheotokos, hau da, "Jainkoaren eramalea"). Mariaren inguruko sinismenean aldeak daude tradizio kristau ezberdinen artean. Erromako Eliza Katolikoak Mariaren Dogmak ditu, batez ere Jaungoikoaren Ama izatea, Sortzez Garbia izatea, betirako birjina izatea eta Jasokundea[19]. Protestante askok Mariaren papera gutxitzen dute, batez ere Biblian berari buruzko aipamenak urriak direla argudiatuz[20]. Maria pertsonaia gurtua da Islamean, eta Koraneko atalik luzeenetako bat berari buruzkoa da[21].

  1. Euskaltzaindia. 177. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. .
  2. Miller., Pevehouse, James. (2010). Spiritual truths.. Dorrance Pub Co ISBN 9781434903044. PMC 945992258..
  3. (Ingelesez) Brown, Raymond Edward; Fitzmyer, Joseph A.; Donfried, Karl Paul. (1978). Mary in the New Testament. Paulist Press ISBN 9780809121687. (Noiz kontsultatua: 2018-03-18).
  4. Mt 1:16
  5. Mt 18-25
  6. Lk 1:26-56
  7. Lk 2:1-7
  8. «The Quran, sura 66, verse 12» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2018-03-18).
  9. «The Quran, sura 19, verse 28» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2018-03-18).
  10. Euskaltzaindia. 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak. .
  11. Euskaltzaindia. 125. araua: San, santu, done eta besteren erabilera. .
  12. Mt 1:23
  13. F., Browning, W. R.. (2004). A dictionary of the Bible. (Rev. ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 019860890X. PMC 55600822..
  14. (Ingelesez) Ruiz, Jean-Pierre. (2010). «Between the Crèche and the Cross: Another Look at the Mother of Jesus in the New Testament» New Theology Review 23 (3)  doi:10.17688/ntr.v23i3.847. ISSN 2169-1088. (Noiz kontsultatua: 2018-03-18).
  15. «Munificentissimus Deus, die I m. Novembrus, A.D. MCML - Pius PP. XII, Constitutio Apostolica | PIUS XII» w2.vatican.va (Noiz kontsultatua: 2018-03-18).
  16. (Gaztelaniaz) Iñaki. «Mariaren Jasokundea 2016» arantzazu.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-18).
  17. Mariology : a guide for priests, deacons, seminarians, and consecrated persons.. Queenship Pub Co 2008, ©2007 ISBN 9781579183554. PMC 225875371..
  18. 1969-, Perry, Tim S.,. (2006). Mary for evangelicals : toward an understanding of the mother of our Lord. IVP Academic ISBN 083082569X. PMC 70258832..
  19. (Ingelesez) Hirsch, Eric Donald; Kett, Joseph F.; Trefil, James S.. (2002). The New Dictionary of Cultural Literacy. Houghton Mifflin Harcourt ISBN 0618226478. (Noiz kontsultatua: 2018-03-18).
  20. The encyclopedia of Protestantism. Routledge 2004 ISBN 0415924723. PMC 52373034..
  21. «Surah Maryam 19:1-98 - Towards Understanding the Quran - Quran Translation Commentary - Tafheem ul Quran» www.islamicstudies.info (Noiz kontsultatua: 2018-03-18).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy