Maria II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa[1] (1662ko apirilaren 30a – 1694ko abenduaren 28a) Jakue II.a Ingalaterrakoaren alaba izan zen. Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII. Eskoziakoak erresuma jarauntsi zuenean, katoliko eta frantziarren aldekoa zenez, Gilen bere senar eta erregearen suhiak zuzenduriko noble talde batek 1688an Iraultza Loriatsua egin ondoren Boyneko guduan erresumatik bota zuten Jakue. Handik aurrera, Mariak eta Gilenek batera gobernatu zuten.