Maria Karolina Austriakoa (Maria Carolina Louise Josepha Johanna Antonia; Viena, 1752ko abuztuaren 13a – ibidem, 1814ko irailaren 8a) Napoliko Erresumako erregina ezkontidea izan zen 1768tik 1799ra eta 1799tik 1806ra.
Maria Teresa I.a Austriakoa eta Frantzisko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren alaba izan zen. Maria Antonietaren ahizpa ere izan zen.
1768an Fernando I.a Bi Sizilietakoarekin ezkondu zen. Senarraren izenean gobernatu zuen, eta hainbat erreforma egin zituen, hala nola masoneria legeztatzea, itsas armada handitzea edo Espainiaren eragina amaitzea. Despotismo ilustratuaren aldekoa izan zen, baina Frantziako Iraultzak ideiak aldarazi zizkion eta Napoles polizia-estatu bihurtu zuen. 1806an frantsesek erreinutik bota zuten eta Vienan hil zen 1814an.
Hamabost seme-alaba izan zituen, horien artean Frantzisko I.a Bi Sizilietakoa.