Maria Salome

Artikulu hau Bibliako Hiru Marietako bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Salome (argipena)».
Maria Salome

apostolu

Bizitza
JaiotzaI. mendea
HeriotzaI. mendea ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)Zebedee (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak
Santutegia
Apirilaren 24 eta Abuztuaren 3

Salome, Maria Salome, Salome Galileakoa eta Salome diszipulua izenez ezaguna, Jesusen jarraitzaile bat izan zen Itun Berriko kontakizunaren arabera. Markosen Ebanjelioaren arabera, Jesus gurutziltzatzearen lekuko izan zen emakumeetako bat izan zen (Mk 15:40), Hiru Marietako bat alegia, eta hilobi hutsera piztu ondoren joan zen lehenetakoa izan zen gainera (Mk 16:1). Markosek Salome bakarrik aipatzen du,[1] baina Hiru Marien ikonografiarekin lotuta dagoenez, hortik Maria Salome izena ere.

Kristau tradizioan, Salome Jakue Handiaren eta Joan apostoluen ama bezala identifikatzen da. Mateoren Ebanjelioan gurutzearen azpian dauden emakumeetako bat aipatzen delarik "Zebedeoren semeen ama" gisa, honek Zebedeoren emazte bihurtuko zuen eta bi apostolu horien ama bezala, Salome izenez agertzen ez den arren (Mt 27:56).

Salome aipatua da halaber Markosen Ebanjelio Sekretu apokrifoan (10:46). Salomek jatorriz Itun Berriko tradizioan garrantzi handiagoa izan zuela antzeman daiteke, esate baterako Tomasen Ebanjelioan eta Egiptoko Ebanjelio Grekoan. Azken testu apokrifo honetan Salomeri berariaz agertzen da birritan Jesusekin elkarrizketak edukitzen. Ondorengo irakurketa kristau kanonikoek paper hori gutxitu arren, Salome santu gisa gurtua da.

  1. «Mk 15,33-41 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in