Mariasun Landa

Mariasun Landa
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Mariasun Landa eta XX. mendeko haur eta gazte literatura
Irudi gehiago
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaErrenteria1949ko ekainaren 5a (75 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, haur literaturaren idazlea eta katedraduna
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaJakiunde

mariasunlanda.net
Twitter: malan49 Inguma: mariasun-landa-etxebeste Literaturaren Zubitegia: 218 Edit the value on Wikidata

Mariasun Landa Etxebeste (Errenteria, Gipuzkoa, 1949ko ekainaren 5a) euskal idazlea da.

Ezaguna da batik bat haurrentzat idatzitako ipuinak direla-eta, Galtzerdi suizida eta Krokodiloa ohe azpian izanik, besteak beste, ezagunenak. Arlo honetan, liburu ugari plazaratu ditu, bai eta hainbat sari lortu ere. Euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren arloan lortu dituen sarien artean, 1991n Alex ipuinagatik jasotako Euskadi Saria eta 2003an Krokodiloa ohe azpian narrazioagatik eskuratutako Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala dira aipagarrienak. 2014an, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia Saria jaso zuen.
Mariasun Landaren lana hainbat hizkuntzatara itzulia izan da: gaztelania, katalana, galiziera, frantsesa, ingelesa, italiera, greziera, esloveniera, arabiera, koreera, etab. (IKUS Zerrenda:Mariasun Landaren lanak).[1][2]

AELG galegoz idazten duten idazleen elkarteak 2020ko Idazle galego Unibertsala izendatu zuen Mariasun Landa, «haren obraren kalitate handiagatik eta Euskal Herriko hizkuntza, kultura eta duintasun nazionala defendatzeagatik». Ohorezko sari hori 2020ko maiatzaren 9an jaso zuen euskal idazleak, Santiagon, Liburu Galegoaren Galan.[3]

  1. Mariasun Landaren webgune ofiziala. (Noiz kontsultatua: 2017-08-13).
  2. Mariasun Landaren bilduma beste hizkuntzetan. (Noiz kontsultatua: 2017-08-13).
  3. Erredakzioa. «Mariasun Landa Idazle Galego Unibertsala izango da 2020. urtean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-14).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy