Markes

Espainiar markes baten koroa heraldikoa

Markes aitoren semeen artean, dukearen eta kondearen arteko maila da. Markesaren emaztea edo berez markes titulua duen andrea markesa da.[1]

Bere mendeko lurraldeak markeserri du izena. Lehendabiziko markesak Inperio Karolingioaren garaian agertu ziren eta bere administraziopean marka edo mugaldeko eremu (adibidez Hispaniako Marka edo Bretainiako marka) bat zuten jaunak ziren.[2] Hauek antzinako frantsesez XIII. mendearen amaieran eta XIV. mendearen amaieran marchis izena zuten.

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Diccionario de la Real Academia Española. Marqués, sa. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in