Marko Aurelio Mario | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | III. mendea | ||
Herrialdea | Galietako Inperioa | ||
Heriotza | 269 ( urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Artikulu hau Galietako Inperioaren enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».
Marko Aurelio Mario (latinez: Marcus Aurelius Marius), Galietako Inperioko enperadore izan zen 268an. Ondorengo tradizioaren arabera, ogibidez, errementaria zen, eta, erromatar armadan, mailaz maila igotzen joan zen, ofizial bihurtu zen arte. Postumo hil ondoren, boterea lortu zuen, ustez, hiru edo lau egunez bakarrik, eta berak propio eginiko ezpata batekin eraila izan zen.
Tradizio hau, partzialki edo oso-osorik, ez da zuzena. Ekoitzi zuen txanpon kopurua kontutan hartuta, bere erregealdiaren iraupena, bi edo hiru hilabetekoa izango zen, zehazkiago. Mario, Historia Augusta liburuan, Hogeitamar Tirauen artean aipatzen da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marko Aurelio Mario |