Martin Ryle (Brighton, 1918ko irailaren 27a - Cambridge, 1984ko urriaren 14a) britainiar astronomoa izan zen.
Cambridgeko Unibertsitateko irakaslea izan zen 1959. urtetik aurrera. 1972an Errege Astronomo izendatu zuten. Rylek garrantzi handiko zeregina bete zuen irrati-teleskopioaren bilakaeran, eta haren erabilerari buruzko ikerketa bikainak egin zituen; espazioan urrunago ikusteko aukera ematen duen zabaltze-sintesiaren teknika asmatu zuen, besteak beste. 1974. urtean Fisikako Nobel Saria eskuratu zuen irrati-astronomian egindako lanei esker.