Martin Zabaleta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1949ko irailaren 20a (75 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Bozeman |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea eta mendiko gidaria |
Martin Zabaleta Larburu (Hernani, Gipuzkoa, 1949ko irailaren 20a -) mendizale eta mendi-gidari gipuzkoarra da.
1980ko maiatzaren 14an bihurtu zen Everesteko gailurrera iritsi zen lehen euskaldun, Pasang Temba xerpa lagun zuela.[1] Eztabaida piztu zuen, tontorrean ikurrina paratzean, Nepalgo bandera, energia nuklearraren aurkako bandera eta ETAren anagramarekin batera.[2]
Gaur egun, Montanan (Ameriketako Estatu Batuetan) bizi da,[3] Yellowstone Parke Nazionaletik gertu.