Mary Mallon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cookstown, 1869ko irailaren 23a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | North Brother Island (en) , 1938ko azaroaren 11 (69 urte) |
Hobiratze lekua | Saint Raymond's Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | sukaldaria |
Mary Mallon (Cookstown, Ipar Irlanda, 1869ko irailaren 23a- New York, AEBak, 1938ko azaroaren 11a) Mary tifoidea goitizenez ezagutua, Salmonella bakterioaren eramaile osasuntsu bat zen, AEBetan XX. mendearen hasieran ospe handia jaso zuena bere bizitzan zehar Salmonella bakterioarekin -nahi gabe- pertsona asko kutsatu zituelako.[1]
Gutxienez 51 pertsona kutsatu zituen (zenbaki zehatza askoz handiagoa izan liteke), sukar tifoidea harrapatuz. Horietako 3 hil ziren.
Ipar Irlandatik emigratu zuen AEBetara, 1883an. Bertan, sukaldari moduan lan egin zuen urte luzeetan. Horregatik, eta Salmonella bakterioaren eramaile zenez, bakterio horrekin janari asko kutsatu zituen, sukar tifoidearen agerraldi batzuk eraginez.