Mary Pickford (Toronto, 1892ko apirilaren 8a - Santa Monica, 1979ko maiatzaren 29a) Gladys Louise Smith jatorrizko izen-deiturekin Kanadan jaiotako aktorea izan zen, Oscar sariaren irabazlea eta United Artists estudioaren fundatzailea. Aurreko Hollywoodeko aitzindarietakoa zen, eta berebiziko garrantzia izan zuen hurrengo film-aktoreengan. Mutu zinemako izar eta ekoizle handiena izanda, bere kontratuak Hollywoodeko industriari forma eman zion.[1]