Masa unitate

Nazioarteko Unitate Sisteman kilogramoa da masa-unitatea. Kilogramoaren multiploak eta azpimultiploak izendatzeko hurrengo lerrotan agertzen diren SI aurrizkiak erabiltzen dira.

Hala eta guztiz ere, bada izen berezia duen multiplo bat, tona metrikoa (1.000 kilogramo, sinboloa: t); (bere izen ofiziala megagramo da, baina izen hori ia ez da erabiltzen) (ez da nahastu behar lurralde anglosaxoietan erabiltzen diren beste tona ez-metrikoekin)


  • yottagramoa (sinboloa: Yg) 1024 g
  • zettagramoa (sinboloa: Zg) 1021 g.
  • exagramoa (sinboloa: Eg) 1018 g
  • petagramoa (sinboloa: Pg) 1015 g
  • teragramoa (sinboloa: Tg) 1012 g
  • gigagramoa (sinboloa: Gg) 109 g, 1.000.000 kg edo 1.000 tona metriko
  • megagramoa (sinboloa: 'Mg) 106 g, 1.000 kg edo tona metrikoa. Ia inoiz ez da erabiltzen izen ofizialarekin.
  • zentigramoa (sinboloa cg) gramoaren 1/100a
  • miligramoa (sinboloa mg) 10−3 g. Gauza txikien masak azaltzeko erabiltzen da. Hondar ale baten masa mg baten ingurukoa da. Laborategietan zientzialariek sarritan neurtzen dituzte masak mgtan. Kopuru txikitan egoten diren sustantziak, sodioa elikagaietan legez, eta farmazeutikoen dosiak, aspirinarenak bezala, nagusiki miligramotan neurtzen dira.
    • Miligramoa urezko mm3 baten pisua da (1 mm × 1 mm × 1 mm tamainako kuboa).
    • Begira 1 E-6 kg konparaketak egiteko.
  • mikrogramoa (sinboloa: µg) 10−6 g
  • nanogramoa (sinboloa: ng) 10−9 g
  • pikogramoa (sinboloa: pg) 10−12 g
  • femtogramoa (sinboloa: fg) 10−15 g
  • attogramoa (sinboloa: ag) 10−18 g. 2004an, Cornell Unibertsitateko ikerketa talde batek aga baino masa txikiagoak neurtzeko sentsibilitatea zuen detektagailua egin zuen, cantilever nanoelektromekanikoa erabiliz. (begira Sistema nanoelektromekanikoak).
  • zeptogramoa (sinboloa: zg) 10−21 g
  • yoktogramoa (sinboloa: yg) 10−24 g. Nukleoi, atomo eta molekulen masekin erabil daiteke. Apur bat handitxoa da partikula arinentzat baina yokto- da hurrenkera ofizialaren azken aurrizkia.
    • Koefizientea Avogadroren zenbakiaren reciprocal aren hurbil dago: 1 masa atomikoaren unitate = 1,660 54 yg
    • Sarritan maua unitate legez erabiltzea egokia bada ere, batzuetan yoktogramoak erabiliz gero errazago atzematen dira SIaren beste balioekiko erlazioak.
    • elektroi baten masa: 0,000 91 yg
    • protoi baten masa: 1,672 6 yg
    • neutroi baten masa: 1,674 9 yg

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in