Masatoshi Koshiba (japonieraz: 小柴 昌俊 Koshiba Masatoshi , Toyohashi, Aichi, 1926ko irailaren 19a - Tokio, 2020ko azaroaren 12a) japoniar fisikaria izan zen. 2002an Fisikako Nobel saria jaso zuen, Raymond Davis estatubatuarrarekin batera, neutrino kosmikoen detekzioari buruz egindako lanagatik. Sariaren beste zati bat Riccardo Giacconi italiarrarentzat izan zen, X izpien iturri kosmikoen aurkikuntzan egindako ekarpenengatik.