Maskara (iragazkia)

Artikulu hau higiene eta segurtasun maskarari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maskara (argipena)».
Maskara kirurgiko sinplea
Errusian egindako FFP2 erako maskara.
Etxean eta auzolanean egindako maskara, Covid-19 pandemiaren garaian (Nafarroa).
Izurriteetako osagileen maskara mokoduna, XVII. mendekoa.

Maskarak (Heg.)[1][2], maskak (Ipar.)[3] edo musukoak[4] arnas aireko partikulen eta aerosol isurkarien aurrean iragazki gisa funtzionatzen duten sudur eta ahoa estaltzeko tresnak dira[5]. Osasungintzan eta lan-inguruneetan erabiltzen dira, eta kutsadura handiko guneetan edo pandemien kasuan, biztanlerian, bereziki. Oro har, bi eratakoak daude: maskara kirurgikoak eta arnas iragazkiak.

  1. «Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  2. «masque | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).
  3. «maska» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).
  4. «musuko - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).
  5. Telebista, Euskal Irrati. (2020-04-10). «Maskara-motak: zeintzuk diren eta zein ezaugarri dituzten» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy