Matias Habsburgokoa (Viena, 1557ko otsailaren 24a - 1619ko martxoaren 20a) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen 1612-1619 bitartean, Austriako artxidukea (1608-1619), Hungaria eta Kroaziako erregea (Matias II.a izenarekin, 1608-1618), eta Bohemiako erregea (1611-1617)[1]. Habsburgoko etxeko kidea zen.
Bere garaian, Matias Habsburgokoaren eta Matias Corvino Hungariakoaren (1458-1490) irudien arteko paralelismoa egiten saiatu ziren. Izan ere, biek otomandarren aurka borroka egin zuten, eta bien erregealdietan Hungariako Koroa Santua, denboraldi batez erresumatik kanpo izan ondoren, Hungariara itzuli zen.