Mauthausen-Gusen kontzentrazio-esparrua

Mauthausen-Gusen kontzentrazio-esparrua
KZ Mauthausen
Kokapena
Estatu burujabe Austria
Austriaren banaketa administratiboa Austria Garaia
Austriako barrutiaPerg District
Merkatu-udalerriMauthausen
Koordenatuak48°15′27″N 14°30′02″E / 48.257519°N 14.500431°E / 48.257519; 14.500431
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1938ko abuztuaren 8a
Suntsipena1945eko maiatzaren 5a
Ondarea
Kontaktua
HelbideaErinnerungsstraße 1

Mauthausen-Gusen kontzentrazio-esparrua (1940ko uda arte Mauthausen kontzentrazio-esparrua izenaz ezaguna) 1938an agintari naziek Austriako Mauthausen eta Gusen herrien inguruan (Linz hiritik 20 bat kilometrora) eraikitako kontzentrazio-esparru multzo handia izan zen.

Hasiera batean Mauthausenen esparru bakarra egon arren, denbora aurrera joan ahala handituz joan zen, Alemania naziak kontrolatutako Europako kontzentrazio-esparruen konplexu handienetako bat bihurtu arte[1][2]. Mauthausenen eta alboko Gusenen lau azpiesparru nagusi zeuden, baina horiez gain, Austria osoan eta Alemaniako hegoaldean zehar hedatzen ziren 50 azpiesparru baino gehiagok osatzen zuten konplexu guztia. Horietako batzuetan munizio-fabrikak, armamentu-fabrikak eta Me262 hegazkina mihiztatzeko instalazioak eraiki ziren[3], presoak bertan lan egitera behartu zituztelarik.

1945eko urtarrilean 85.000 preso inguru zeuden azpiesparru guztietan barreiaturik, betiere Mauthausengo bulego nagusitik zuzenduta[4]. Ez dago biktimen kopuru zehatza jakiterik baina iturri gehienek zenbatetsi dutenaren arabera 122.766 eta 320.000 lagun inguru izan ziren konplexu guztian. Kontzentrazio-esparru multzo hau Alemania nazian sortutako lehenengo esparru masiboetako bat izan zen, baita mendebaldeko indar aliatuek edota Sobietar Batasunak askatu zuten azkena ere. Bi azpiesparru nagusiak, Mauthausen eta Gusen I, Europa osoan III. Graduko esparru bezala sailkatutako bakarrak izan ziren. Horrek zera esan nahi du: Reicharen Aurkari Politiko Zentzakaitzentzat bereziki gordetako esparru latzenak zirela[1]. Beste kontzentrazio-esparru askok era guztietako presoak jasotzen zituzten, baina Mauthausengo esparruen zeregin nagusia zehatza zen: Alemania naziak Bigarren Mundu Gerran zehar menderatu zituen herrialdeetako intelligentsia, pertsona ikasiak eta goi gizarte-klaseko jendea sarraskitzea[5].

  1. a b (Polonieraz) Dobosiewicz, Stanisław. (2000). Mauthausen-Gusen; w obronie życia i ludzkiej godności. Warszawa: Bellona, 191–202 or. ISBN 83-11-09048-3..
  2. (Ingelesez) Bischof, Günter. (1996). Austrian Historical Memory and National Identity. Transaction Publishers, 185–190 or. ISBN 1-56000-902-0..
  3. (Ingelesez) Haunschmied, Rudolf A.; Jan-Ruth Mills; Siegi Witzany-Durda. (2008). St. Georgen-Gusen-Mauthausen - Concentration Camp Mauthausen Reconsidered. Norderstedt: Books on Demand ISBN 978-3-8334-7610-5..
  4. (Polonieraz) Dobosiewicz, Stanisław. (1977). Mauthausen/Gusen; obóz zagłady. Warszawa: Ministry of National Defence Press, 449 or. ISBN 83-11-06368-0..
  5. (Polonieraz) Gębik, Władysław. (1972). Z diabłami na ty. Gdańsk: Wydawnictwo Morskie, 332 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy