Max Theodor Felix von Laue (Pfaffeendorf, Koblentzatik hurbil, 1879ko urriaren 9a - Berlin, 1960ko apirilaren 24a) alemaniar fisikaria izan zen.
Irakasle izan zen Zürich, Mainz, Frankfurt eta Berlingo unibertsitateetan. 1912an, X izpiek sare kristalinoetan dituzten interferentziei buruzko lehen esperimentu arrakastatsua egin zuen. Gisa horretan zehaztu ahal izan zituen X izpien luzera eta kristalen egitura eta osaketa. 1914an, Fisikako Nobel saria eman zioten.