Estatistikan, mediana hainbat datu txikienetik handienera ordenaturik daudela, erdian dagoen datua da[1]. Beraz, medianak alde banatara datuen % 50 uzten ditu.[2] Probabilitate banaketa baterako ere kalkula daiteke eta orduan alde banatara eta orduan azpitik eta gainetik 0,5eko probabilitatea uzten duen balioa da.
Mediana zentro-neurri bat da, batezbesteko aritmetiko sinplea bezala esaterako, eta neurri adierazgarriagoa da muturreko datuak daudenean. Adibidez, gela bateko 10 objektuen tenperaturak jaso eta horietan labea 175 °C gradutan bada, nahiz eta beste guztiak 20 °C-25 °C artekoak izan, batez besteko tenperatura 35.5 °C-40 °C tartean izango da, baina mediana 20 °C-25 °C artekoa izango da, eta hori gelako egoera zein den deskribatzeko balio egokiagoa da. Horrelako egoeretan mediana egokiagoa izaten da balio orokor edo zentro neurri bat emateko.