Medikuntza alternatibo

Medikuntza alternatiboa eraginkortasuna koherentziaz frogatu ez dutelako ohiko medikuntzan erabiltzen ez diren teknikak dira. Eraginkortasun eza frogatutzat ematen da kasu batzuetan, eta beste batzuetan kalitatezko ikerketak ez dira egin ere. Medikuntza alternatiboko edozein praktika alternatiboa izateari utzi diezaioke honen eraginkortasuna metodo zientifikoen bitartez frogatzen bada.

Medikuntza alternatiboa defendatzen dutenen arabera, medikuntza alternatiboa behar bat bezala iritsi da, gaur egun egoerari aurre egiteko, medikuntza negozio bilakatu baitute, baina medikuntza alternatiboarekin gauza bera gertatzen da, eta negozio hauek zalantza etikoak sortzen dituzte hauen eragingarritasuna frogatu gabe baitago. Izan ere, medikuntza mota hau kamuflatu egiten baita "tratamendu naturalaren" izenaren azpian.

Medikuntza mota hau gero eta gehiago zabaltzen ari da munduan zehar nahiz eta esan bezala eraginkortasuna frogaturik ez egon. Hasiera batean jende gutxi batzuek erabiltzen zuten, talde txikitan eta hortik aurrera zabaltzen joan da ahoz ahoz. "Medikuntza alternatiboa" defendatzen dutenen arabera, atentzio mota pertsonalago eta humanistago bat eskaintzen dute. Medikuntza mota hau eskaintzen duten profesionalek gaixoaren egoera ulertu behar dute bere historia pertsonal eta partikularrarekin batera, entzuteko eta ulertua izateko behar handia dago. Aldi berean, gaixotzearen prozesua ulertu beharra dago. Urrunketa badago ohiko medikuntzak erabiltzen duen terminologiatik, terminologia mota honek nahasmena eta konfiantza falta bat sortzen baitu.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy