Megawati Sukarnoputri (Yogyakarta, 1947ko urtarrilaren 23a) indonesiar politikaria da, Indonesiako presidentea 2001 eta 2004 bitartean. PDI-P alderdiko burua da, eta herrialdeko lehen presidente Sukarnoren alaba. Abdurrahman Wahiden ondorengoa izan zen 2001eko hauteskundeen ondoan; 2004ko hauteskundeak galdu zituen Susilo Bambang Yudhoyonoren aurka[1].