Melanina | |
---|---|
Mota | cell pigment (en) , pigmentu eta Pigmentu biologiko |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 25179 |
MeSH | D008543 |
KEGG | C01693 |
Melanina organismo gehienetan aurkitzen den pigmentu naturalen talde bat izendatzeko termino zabala da. Melanina pigmentuak melanozito ere esaten zaie. Zelula espezializatuetan sortzen dira.
Oinarrizko bost melanina mota daude: eumelanina, feomelanina, neuromelanina, alomelanina eta piomelanina. Mota ohikoena eumelanina da, eta horren barruan bi azpimota bereizten dira: eumelanina marroia eta eumelanina beltza. Eumelanina melanogenesia ere esaten zaio. Etapa askoko prozesu kimiko baten bidez ekoizten da. Prozesu horretan tirosina aminoazidoaren oxidazioaren ostean polimerizazio-prozesua gertatzen den. Melanozito genea bere formatu errezesibora deribatzen denean, gaizki funtzionatzen du. Kasu honetan melanina ekoiztu beharrean feomelanina sortzen da. Hau zisteina-deribatua da. Azal edo ile batzuei ematen zaien kolore gorri edo horiaren erantzule diren polibenzotiazina zatiak dauzka horrek.