Mendebalde Kultura Alkartea

Mendebalde Kultura Alkartea
Datuak
Motaeuskara elkartea
HerrialdeaBizkaia, Gipuzkoa, Araba
Inguma: mendebalde-kultura-alkartea

Mendebalde Kultura Alkarteak Bizkaieraren inguruan (Bizkaiko, Gipuzkoako Deba ibarreko eta Arabako Aramaio eta Legutio udalerrietako euskalkia) era espezifikoan lan egiten du, helburuak hauek izanda, haien hitzetan:

« Euskal Herriko mendebaldeko euskereak, bizkaiera izenaz ezagutzen danak, euskera batuari eskaini leikion ondarea ikertzea eta indartzea, honan euskera bera ikertu eta indartuz; bestetik, mendebaldeko euskerearen corpusa eta estatusa jagotea, jorratzea eta bultzatzea. »

Bilbon, Euskararen etxean dauka egoitza elkarteak. Erakunde publikoek eta aurrezki kutxa batek diruz laguntzen dute.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in