Mendebaldeko Finlandia | |
---|---|
| |
Hiriburua | Turku |
Antolaketa | 7 eskualde |
Eremua | 74.185 km² |
Biztanleria | 1.860.782 (2005) |
Dentsitatea | 25,1 bizt/km² |
Mendebaldeko Finlandia (finlandieraz Länsi-Suomen lääni), Finlandiako Errepublikak 1997-2009 bitartean izan zuen banaketa administratiboko probintzia edo lurraldeetako bat zen (denera sei probintziatan banatuta zegoen). Turku zen administrazio-hiriburua.
2004. urtean, finlandiarren %35 (1.855.000 lagun inguru) Mendebaldeko Finlandian bizi zen. Probintziako hiririk handienak hauexek ziren: Tampere, Turku, Jyväskylä, Pori eta Vaasa. Hizkuntza nagusia finlandiera den arren, %10ek suediera zerabilen.