Mendi Lainotsuak Tolkienen legendarium ospetsuan Erdialdeko Lurraldeko mendikate bat dira. Eriadorren ekialdeko muturrean eta Rhovanionen mendebaldeko muturrean daude.
Erdialdeko Lurraldeko iparmendebaldeko mendikaterik handienak mila milia baino gehiagoko luzera zuen eta Eriador eta Rhovanion lurraldeak banatzen zituen. Iparraldeko muturrean Angmarreko mendiekin eta Ered Mithrimekin elkartzen zen. Rivendelen hegoaldean, Moriako mendien inguruan, mendikateak hegomendebalderanzko kurba txiki bat egiten zuen, hegoekialderantz adar bat banandu ondoren, Rohango pasabidea iritsi arte, eta mutur horretan zeuden Nan Curunir eta Isengardeko gotorlekua. Silmarillionen adierazten denaren arabera, Mendi Lainotsuak Melkorrek altxatu zituen Oromëren zamalkatzeak oztopatzeko (Silmarillion).