Merkatu (tokia)

Nekazaritza merkatua Gasteizen.

Merkatua, halaber azoka edo feria, ondasunak erakusteko eta salerosteko lekua da. Hedaduraz, jarduera horiei lotutako aisialdiko beste edozein ekintza egiteko asmoz biltzen den jendea ere bada. Azokaren oinarrizko ezaugarrietako bat behin-behinekotasuna izan ohi da; batzuk arratsalde bakar batez iraun dezakete, eta beste batzuek asteak. Badaude aldizka egiten direnak, adibidez asteko egun batean egiten diren nekazaritza merkatuak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy