Mesoi

Mesoia masa elektroiarena baino handiagoa eta protoiarena baino txikiagoa duen partikula da. Hiru mesoi mota bereizten dira: pioia, karga positibo, negatibo edo neutrokoa eta elektroiak baino 270 aldiz masa handiagokoa; kaoia, karga positibo, negatibo edo neutrokoa eta elektroiak baino 970 aldiz masa handiagokoa; muoia, karga positibo edo negatibokoa eta elektroiak baino 207 aldiz masa handiagokoa. Muoiak segundo milioiren batzuen epean desintegra daitezke. Mesoiari buruzko lehen teoria Hideki Yukawa japoniarrak eman zuen ezagutzera 1935ean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy