Meta (Kolonbiako departamendua)

Meta
Kolonbia Kolonbiako departamendua
bandera

armarria

Administrazioa
EskualdeaAndeetakoa eta Orinocokoa
HiriburuaVillavicencio
ISO 3166-2CO-MET
Kokapena
Koordenatuak3°27′47″N 73°42′32″W / 3.4631°N 73.7089°W / 3.4631; -73.7089
Azalera85.635 km²
Demografia
Biztanleria979.683 biztanle
Urtea2016ko zenbatespena
Dentsitatea11,4 bizt/km²
www.meta.gov.co/


Meta Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen erdialdean dagoena, Andeetako eta Orinocoko eskualdeen artean banatua. Iparraldean Cundinamarca eta Casanare departamenduekin du muga, ekialdean Vichadarekin, hegoaldean Caquetá eta Guaviarerekin eta mendebaldean Huila eta Cundinamarcarekin[1]. 85.635 kilometro koadroko eremua du[2], eta 2016an 979.683 biztanle zituen[3]. Hiriburua Villavicencio da (431.476 biztanle 2010ean[4]). Guztira 29 udalerri ditu.

  1. Departamento del Meta, todacolombia.com
  2. Statoids.com: Departments of Colombia, statoids.com
  3. «Censo General 2005 - Proyecciones nacionales y departamentales de población 2005-2020», dane.gov.co
  4. Villavicencio: Proyección población 2010, dane.gov.co

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in