Metadatu

Metadatuak (greziarretik μετα, meta, haratago eta latinetik datum, ematen dena) datuei buruzko datuak dira, datuen izaera edo kokapenari buruzko informazioa ematen dutenak. Adibidez, liburutegi batean liburuen katalogoa osatzen duten fitxetan agertzen den informazioa metadatuak dira.

Hitzaren jatorria aztertzean, “metadatu” terminoaren esanahia “datuetatik haratago” dagoena dela esan daiteke. Helburu zehatz bat dute: informazioa era egokian ulertu, bilatu, aukeratu eta bilatzeko lagungarriak izatea[1].

  1. «RDF and Metadata» www.xml.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy