Metal astun

Metal astunek elementu kimiko talde bat osatzen dute, metal ez-ferrosoena, beraien ezaugarri nagusiak dentsitate handia izatea, hain zuzen 5 g/cm3-koa baino handiagoa, eta izaki bizidunetzat apur bat toxikoa izatea dira.

"Metal astun" terminoa ez dago guztiz definitua. Askotan, dentsitatea erabiltzen da kriterio nagusi moduan, adibidez, 5 g/cm³ko dentsitatetik gora dutenak kontsideratzen dira metal astunak. hala ere, dentsitate muga hori ez dago definituta, eta bibliografiaren arabera aldatzen da, 4 g/cm³ edo 7 g/cm³ bezalako balore desberdinak hartzera heldu arte. Beste kriterio erabili batzuk zenbaki atomikoa eta masa atomikoa dira. Gainera, terminoa, metal hauek duten toxizitatearekin erlazionatuta egoten da, askotan "metal toxiko" edo "elementu toxiko" terminoa erabiltzen den arren.

Dentsitate handia duten metal asko dago ordea, ez dira bereziki toxikoak eta gorputzeko funtzezko elementu kimikoen artean aurkitzen dira, forma batzuetan eta kontzentrazio batzuetan toxikoak izatera heldu daitezken arren. Hala ere, dentsitate handiko metal batzuek ingurugiroan arazo larriak sor ditzakete forma konkretu batzuetan, eta oso arrunta da hauei erreferentzia egitean "metal astun" terminoa erabiltzea

Hainbat metal astun daude, esaterako, kobrea, beruna, eztainua, zinka, nikela, kromoa, merkurioa, talioa eta wolframioa. Batzuetan artseniko metaloidea ere sartzen da talde honetan, eta kasu arraroetan, selenioa bezalako ez-metalak. Nahiko arrunta da gainera, metal astunen kontaminazioaren kausa moduan elementu toxiko arinagoak aipatzea, berilioa eta aluminioa esaterako.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy