Metonimia

Metonimia hitza grezierazko μετ-ονομαζειν-etik dator ("izen aldaketa"). Erretorikan tropo bat da, hau da, objektu baten izena beste batenarekin aldatu egiten da. Metonimiaren kasuan bi hitzen artean badago harreman edo lotura bat. Adibidez, Errioxako ardoa erosi dut esan beharrean, Errioxa bat erosi dut esatea: kasu horretan, ekoizte tokia ekoizpenaren ordez erabili da. Bi kontzeptuen arteko erlazioa mota askotarikoa izan daiteke: kausa-ondorioa, elkarrekiko mendetasuna, aldiberekotasuna, nolabaiteko antza… Tropo hori literaturan usu erabiltzen da. Hona hemen pare bat adibide:

« Eguna iritsi zenean oso urduri nengoen, guztiz sinetsita bainengoen Floraren ama azkenean konturatuko zela zinegotziaren hezurrak -zehatz esateko, zinegotziak emandakoak- ez zirela Benitorenak. »

Ramon Saizarbitoriaren Bi bihotz, hilobi bat.[1]

Hor, egileak metonimia erabili du, "zinegotziaren hezurrak" adierazpena erabili du, "zinegotziak emandako hezurrak" adierazteko.

Hona beste adibide bat:

Metonimiaren adibidea: "La Vache qui Rit bere bi ikatz haiekin begira gelditu zitzaidan..." Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak.
« La Vache qui Rit bere bi ikatz haiekin begira gelditu zitzaidan... »

Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak.



  1. In Gorde nazazu lurpean. Donostian: Erein, 2000.325.or.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy