Metro (garraiobidea)

Bilboko Metroak Indautxun duen geltokia

Metroa bidaiari kopuru handirako burdinbide sistema da. Hiri handietan gune ezberdinak lotzeko erabiliak dira, baita inguruko herriak lotzeko ere. Kapazitate eta maiztasun handikoa da, eta beste garraiobide sistemetatik banatuta, alegia beste garraiobideekin bidegurutze edo oztoporik ez duena. Hau dela eta, metro sareak askotan lurrazpitik eraikitzen dira, beste batzuetan errepideen gainetik. Hala ere, badira lurrazalaren gainetik iragaten diren metro sareak, batez ere hiriguneetatik urrun diren guneetan, beti ere, plataforma erreserbatua dutela -metro izateko baldintza ezinbestekoa-.

Euskal Herrian den metro bakarra, momentuz, Bilbokoa da. Honek Bilbo eta Nerbioi-Ibaizabal itsasadarraren bi aldeak lotzen ditu. Bada Donostialdeko metroa eraikitzeko egitasmoa, egungo Euskotrenen Hendaia-Zumaia burdinbidean oinarrituta.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy