Michael Gambon

Michael Gambon

Bizitza
JaiotzaDublin1940ko urriaren 19a
Herrialdea Irlandako Errepublika
 Erresuma Batua
HeriotzaWitham2023ko irailaren 27a (82 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Anne Miller (en) Itzuli  (1962 -  2002)
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Dramatic Art
St Aloysius RC College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakahots-aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta aktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaShakespearean comedy (en) Itzuli

IMDB: nm0002091 Allocine: 11850 Rottentomatoes: celebrity/michael_gambon Allmovie: p25729 TCM: 68056 Metacritic: person/michael-gambon IBDB: 41719
Musicbrainz: 71d7f8ff-305d-478e-8ca9-dc6ef1f37aa8 Discogs: 236184 Find a Grave: 260130175 Edit the value on Wikidata

Michael Gambon (Dublin, 1940ko urriaren 19a - Witham, Essex, 2023ko irailaren 27a) jaiotzez irlandarra den ingeles aktore bat izan zen. Londresen egin zituen ikasketak, eta ingeniari gisa hasi zen ondoren lanean. Antzerkian 1962. urtean hasi zen, eta Otelo obrako bigarren zaldunaren paperean egin zuen debuta. Ondoren National Theatre konpainian sartu zen, eta hango antzezle izan zen 1963tik 1966ra. Harrezkero protagonista paperak egin zituen zenbait konpainia txikitan, Otelo, Macbeth eta Coriolano obretan. 1970-1971 denboraldian Royal Shakespeare Companyn jardun zuen, bigarren mailako paperak antzezten, eta ondoren protagonista izan zen berriro Lear Errege, Antonio eta Kleopatra eta abarretan. Patetismo ilun baina aldi berean komikoa erakutsi zuen eta horrek bere belaunaldiko zenbait idazle erakarri zituen. Horrela, aipagarriak ditu Alan Ayckbournen Normandiako konkista (1974) obran egindako lana eta Beteranoaren eguna (1989) obran Jack Lemmonekin egindakoa. Dena dela, National Theatren egindako estreinaldiek eman zioten ospe gehien Gamboni: Harold Pinterren Traizioa (1978), Simon Grayren Obra amaiera (1979) eta Ayckbournen Gaitzespena (1985), zeinarekin irabazi baitzuen Olivier saria. Britainia Handiko antzerki-sari nagusiak irabazi zituen 1987. urtean, Eddie Carboneren papera antzeztuz Arthur Millerren Zubiko ikuspegia lanean. 1995ean berriro agertu zen National Theatren, David Hareren Sabailehioa (1995) obrarekin. Telebistan ere lan egin du, arrakasta handiz, Dennis Potteren Detektibearen kanta (1985) laneko interpretazioari esker, batez ere.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy