Michael Jackson |
---|
|
|
Jaiotzako izen-deiturak | Michael Joseph Jackson |
---|
Jaiotza | Gary, 1958ko abuztuaren 29a |
---|
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
---|
Bizilekua | Neverland Ranch (en) |
---|
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
---|
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa ingelesa |
---|
Heriotza | Los Angeles, 2009ko ekainaren 25a (50 urte) |
---|
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park |
---|
Heriotza modua | giza hilketa: miokardio infartu akutua |
---|
|
Aita | Joseph Jackson |
---|
Ama | Katherine Jackson |
---|
Ezkontidea(k) | Lisa Marie Presley (1994ko maiatzaren 26a - 1996ko abuztuaren 20a) Debbie Rowe (en) (1996ko azaroaren 15a - 2000ko apirila) |
---|
Seme-alabak | |
---|
Haurrideak | |
---|
Leinua | Jackson family (en) |
---|
|
Heziketa | Montclair College Preparatory School (en) |
---|
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa ingelesa |
---|
|
Jarduerak | dantzaria, egile abeslaria, enpresaburua, filantropoa, film-zuzendaria, gidoilaria, autobiografialaria, disko-ekoizlea, zinema aktorea, aktorea, ekintzailea, estudioko musikaria, abeslaria, ahots-aktorea, arte bildumagilea, kantugilea, modeloa, poeta, musikagilea, musika-moldatzailea eta koreografoa |
---|
Altuera | 175 zentimetro |
---|
Lan nabarmenak | |
---|
Jasotako sariak | |
---|
Influentziak | Sammy Davis JR, James Brown, Charlie Chaplin, Fred Astaire, Diana Ross, Sam Cooke, Sly Stone (en) , Jackie Wilson (mul) , Marcel Marceau eta The Beatles |
---|
Kidetza | The Jackson 5 |
---|
Genero artistikoa | pop musika soula dantza Disco musika rock bluesa rhythm and bluesa funk new jack swing (en) hip hop musika hard rock urbana sanba dance popa |
---|
Ahots mota | tenorra |
---|
Musika instrumentua | ahotsa pianoa bateria perkusio instrumentua |
---|
Diskoetxea | Epic Records Sony Music Motown Records Universal Music Group Sony BMG Legacy Steeltown Records (en) |
---|
|
michaeljackson.com |
|
|
Michael Joseph Jackson (Gary, Indiana, 1958ko abuztuaren 29a – Los Angeles, Kalifornia, 2009ko ekainaren 25a) pop-abeslari estatubatuarra izan zen. "Poparen erregea" ezizenaz ezaguna zen.
Bost urterekin anaiekin batera "The Jackson Brothers" taldea osatu zuen, gerora "The Jackson Five" izango zena.
Bakarlari moduan, ibilbide arrakastatsua eduki du, "Thriller" (1982) diskoa izanda historiako salduena munduan (51 milioi ale), 13 Grammy Sari eskuratuta eta 13 "number-one single" lortuz AEBetan, besteak beste. "Thriller", "Billie Jean", "Beat it", "I Just Can't Stop Loving You", "Bad" eta "Black or White" haren abestirik arrakastatsuenen artean daude. Abestiak plazaratzeko bideoak bereziki zaindu zituen, sarri bideogintzako azken teknikak erabiliz, morphing delakoaren efektua kasu.
Rock and Roll Hall of Fame-n bi aldiz sartu zen, "The Jackson 5" garaian eta bakarlari moduan.
Bere bizitza pribatuaren azken urtetan, arazoak eduki zituen Justiziarekin, eta 2005ean epaitu egin zuten adingabeko batzuk salatutako sexu gehiegikeriak direla eta. 2009ko ekainean bihotzeko baten ondorioz hil egin zen.