Mihiztadura, zurezko atalak bata bestearekin egiten den lotura da, batez ere altzariak, egiturak edo zurezko beste elementu batzuk egiteko. Mihiztadura mota batzuek kakoak, iltzeak edo itsasgarriak erabiltzen dituzte; beste batzuek, berriz, zura baino ez.
Zurezko mihiztaduren ezaugarriak (erresistentzia, malgutasuna, iraunkortasuna, itxura, etab.) erabilitako materialeen propietateen eta mihiztadura motaren ondorio dira. Beraz, zurgin teknika ezberdinak erabiltzen dira baldintza ezberdinak betetzeko. Adibidez, etxe bat eraikitzeko erabilitako zurlana eta buruhausgarri bat egiteko erabilitakoa desberdinak izan daitezke, nahiz eta kontzeptu batzuk gainjarri.