Mikael Agricola | |||
---|---|---|---|
Agricolaren irudia Testamentu Berria itzultzen. Irudi gehiago | |||
1554 - 1557 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Pernå, c. 1510 | ||
Herrialdea | Suedia | ||
Talde etnikoa | Finn etnia | ||
Heriotza | Pionerskoye (en) , 1557ko apirilaren 9a (46/47 urte) | ||
Hobiratze lekua | Vyborg | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Martin Luther University Halle-Wittenberg (en) | ||
Hizkuntzak | finlandiera latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | hizkuntzalaria, apaiza, itzultzailea, teologoa, poeta eta Bibliaren itzultzailea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Luteranismoa | ||
Mikael Agricola (c. 1510 – 1557ko apirilaren 9a) finlandiar elizgizon, idazle eta itzultzailea izan zen, Erreforma Protestantea Suediar Erresuman zabaltzen eginiko lanagatik eta finlandieraz idazten lehenbizikoa izateagatik ezaguna. Ikasketak Vyborgen eta Åbon egin ondoren, Skyte apezpikuak Wittenbergeko unibertsitatera bidali zuen eta bertan, garaiko erreformatzaile eta humanista ospetsuenen giroan ibili zen: Melanchthon eta Luther beraren eskolak jaso zituen. Haien gomendioak jarraitu eta Åbora itzuli zen, bertan aldaketei hasiera emateko; hain zuzen ere, Finlandia osoko lehen apezpiku luteranoa bihurtu zen 1554an, eta ezkontzen ere, lehenbiziko apaiza izan zen (1550ean)[1].
Erreforma Protestantea Finlandiara zabaltzeko Gustavo Vasa erregearen onespena izan zuen eta orduan, erlijio-lanak finlandierara itzultzeko lanari ekin zion. Gazte hil zen arren, guztira, bost obra argitaratu zituen, haien artean, finlandieraz inoiz idatzi den lehena, Abckiria edo Abc-liburua (1543); hor, hizkuntza horretan irakurtzeko, idazteko eta ahoskatzeko teknikak irakasten dira. Horrekin batera, Rucouskiria otoitz-liburua (1544), eta haren maisulana izan zena, Se Wsi Testamenti edo Testamentu Berriaren itzulpena (1548)[2][3].