Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Mikelats | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Domeinua | ekaitza eta kazkabarra |
Familia | |
Aita | Sugaar |
Ama | Mari |
Anai-arrebak | Atarrabi |
Mikelats Mari eta Majuren umea da. Bi semeen artean gaiztoena. Bere anaia Atarrabi da. Euskal mitologian ekaitza eta harria bidaltzen ditu. Eskandinaviako mitologiako Thor jainkoaren antzeko botereak ditu.[1]
Nekazariek izaki gaizto gisa ikusten dute. Elezahar baten arabera, ekaitzak eratzen ditu eta artalde eta uztaren aurka jaurtitzen ditu, ama errespetatzen ez duten gizakiak zigortzeko.[2]
Bere anaiarekin batera deabruaren haitzuloan ikasi zuen, bertan kultura zabala erakutsi zieten. Baina baldintza bat zegoen: ikasketak amaitu ondoren, bietako bat leku ilun hartan geratu beharko zen. Garaia iritsitakoan, han geratu behar zena Mikelats izatea erabaki zuen zoriak, baina bere anaiak, Atarrabik, hain zuen bihotz handia, azken unean morroi bezala geratzea erabaki zuela, honela, Mikelats irten eta aske izan zen.