Mildred Pierce 1945eko filma da, Michael Curtizek zuzendua eta Joan Crawford, Jack Carson, Zachary Scott, Eve Arden, Ann Blyth eta Bruce Bennett aktoreek antzeztua. James M. Cain idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta dago (1941), eta egokitzapena Ranald MacDougall eta kredituetan agertu ez ziren William Faulkner eta Catherine Turneyandena izan zen.
MGM estudioak utzita, Mildred Pierce Joan Crawfordek Warner Bros.-en egin zuen aurreneko lana izan zen. Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria jaso zuen egindako antzezpenegatik.