Million Dollar Baby Clint Eastwoodek zuzendutako kirol drama filma da, besteak beste, 2004ko film onenaren Oscar irabazi zuena.
Paul Haggisek idatzi zuen gidoia, F.X. Tooleren istorioetan oinarrituta. Filmak 4 Oscar irabazi zituen: aipatutako film onenarena, zuzendari onenarena Clint Eastwoodentzat, emakumezko aktore onenarena Hillary Swankentzat eta taldeko gizonezko aktore onenarena Morgan Freemanentzat.