Mirlitoi

Mirlitoi
Deskribapena
Motasinging membranes (en) Itzuli eta voice changer (en) Itzuli
Hornbostel-Sachs sailkapena242

Mirlitoia menbranofonoen familiako perkusiozko musika tresna sinple bat da. Tonu barietateak gehitzen ditu bertatik ahapetik kantatzen denean. Honek, pertsona baten ahotsaren soinua aldatzen du, hodiari konektatuta duen mintzari esker. Musika tresna honen jatorria, antzinako tribu afrikarretatik dator. Hauek, mirlitoia edo kazooa, elkarren artean hitzegiteko edo animalia batzuen soinuak imitatzeko erabiltzen zuten, duela ehundaka urte. Amerikan ere existitzen zen, Kristobal Kolon bertara heldu aurretik. Mirlitoia edo kazooa, egungo forma komertzialean, Alabama izeneko afroamerikar batek asmatu zuen XIX. mendean. Jotzeko, dagoen musika tresnarik errazenetako bat da.

Noiz edo noiz, musikari profesionalek ere erabili dute. Gainera, Cadizko Inauterietako taldeek erabilitako oinarrizko musika tresnetako bat da. Bitxikeria bezala, geroz eta gehiago zabaltzen ari da maite den norbaiti kazoo bat oparitzea, betirako maitasunaren ikur dela esaten duen sineskeria. Jasotzen duenak, herriminezko aieneak egiteko erabili beharko du, oparia egin duena, jaso duenarengandik oso urruti aurkitzen baldin bada.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in