Misantropia (grezieratik μίσω (miso): «gorroto dut», eta άνθρωπος (anthropos): «gizon, gizaki») gizakiaren aurkako jarrera orokorra mantetzea da. Misantropo bati gizakiak, espezie bezala ez pertsona zehatzetan, ez zaizkio gustatzen, muturreko kasutan gorroto ditu. Gorroto hori modu desberdinez erakutsi daiteke: sarkasmoaren bidez, gizartearen kritikaz eta, batzutan, hilketen bidez. Misantropiaren antonimoa filantropia da.
Literaturan misantropiaren inguruko liburu ezagunena Molièreren Le Misanthrope ou l'Atrabilaire amoureux da.