Mitosi

Mitosia animalia zeluletan (faseak erlojuaren norabidean antolatuta)
Zelula amak bkoizten, zuzenean hartutako irudi batean.

Zelulen biologian, mitosia ziklo zelularraren parte da non bikoiztutako kromosomak bi nukleo berritan banantzen diren. Zelula banaketak genetikoki berdinak diren zelulak sortzen ditu eta horietan kromosoma kopurua mantentzen da.[1] Orokorrean, mitosiak (nukleoaren zatiketa) interfasearen S fasea (non DNA bikoizten den) du aurretik eta jarraian telofasea eta zitokinesia gertatzen dira; azken honetan, zelula baten zitoplasma, organuluak eta mintz plasmatikoa banantzen dira eta ondorioz, pareko konposizio zelularra izango duten bi zelula alaba sortuko dira[2]. Mitosiaren fase desberdinek, animalia zelulen fase mitotikoa (M) osatzen dute- ama zelularen banaketa, genetikoki berdinak diren bi zelula alaba sortzeko prozesua.[3]

Mitosia jarduera multzo bat amaitu eta hurrengoaren hasierari dagozkion fasetan banatzen da. Fase hauek profasea, prometafasea, metafasea, anafasea eta telofasea dira. Mitosian, kromosomak, bikoiztuak daudenak, kondentsatu egiten dira eta ardatz zuntz batzuetara eransten dira, zuntz hauek, kromosoma bakoitzaren kopia bat zelulen poloetara eramaten dute, kopia bakoitza aurkako poloetara joaten delarik.[4] Jarraian, zelulak zitokinesi bidez zatitzen segituko du, eta ondorioz, genetikoki berdin-berdinak diren bi zelula alaba sortzen dira[5]. Mitosiaren fase desberdinak zuzenean ikus daitezke, zelula zuzeneko irudiak erabiliz[6]. Mitosian, hainbat akats gerta daitezke, esate baterako, bi zelula alaba sortu beharrean, hiru zelula alaba edo gehiago sortzea, honi, mitosi tripolar edo mitosi multipolar deritzo (zelularen hirukoizketa/biderketa)[7]. Mitosian gertatutako beste akats batzuk apoptosia (zelularen heriotza programatua) ekar dezakete edo mutazioak sortu, hain zuzen ere, minbizi mota batzuk mutazio horien ondorioa dira[8].

Mitosia zelula eukariotikoek egiten dute, zelula prokariotoak berriz, ez dute nukleorik eta fisio binario edo erdibiditze izeneko prozesuaren bidez zatitzen dira. Mitosia aldatu egiten da organismoen arabera,[9] esate baterako, animalia zelulak mitosi irekia jasaten dute, non mintz nuklearra hautsi egiten den kromosomak banandu aurretik. Onddoek aldiz, mitosi "itxia" jasaten dute, non kromosomak nukleoaren mintza hautsi gabe banatzen diren[10]. Animalia zelula gehienak forma aldaketa bat jasaten dute mitosiaren hasieran, morfologia ia esferikoa hartuz. Giza zelula gehienak zatiketa mitotikoen bidez sortzen dira. Salbuespen garrantzitsuenen artean, meiositik sortutako gametoak (espermatozoideak eta obuluak) daude.

  1. (Ingelesez) «cell - Cell division and growth» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
  2. «Mitosis» web.archive.org 2012-10-27 (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
  3. «Mitosis - an overview | ScienceDirect Topics» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
  4. (Ingelesez) «Cell Division: Stages of Mitosis | Learn Science at Scitable» www.nature.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
  5. Cells : building blocks of life. (3rd ed. argitaraldia) Prentice-Hall 1997 ISBN 9780134234762. PMC 1029276964. (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
  6. (Ingelesez) Sandoz, Patrick A.; Tremblay, Christopher; van der Goot, F. Gisou; Frechin, Mathieu. (2019-12-19). Schmid, Sandra L. ed. «Image-based analysis of living mammalian cells using label-free 3D refractive index maps reveals new organelle dynamics and dry mass flux» PLOS Biology 17 (12): e3000553.  doi:10.1371/journal.pbio.3000553. ISSN 1545-7885. PMID 31856161. PMC PMC6922317. (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
  7. (Ingelesez) Kalatova, Beata; Jesenska, Renata; Hlinka, Daniel; Dudas, Marek. (2015-01). «Tripolar mitosis in human cells and embryos: Occurrence, pathophysiology and medical implications» Acta Histochemica 117 (1): 111–125.  doi:10.1016/j.acthis.2014.11.009. (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
  8. (Ingelesez) Kops, Geert J. P. L.; Weaver, Beth A. A.; Cleveland, Don W.. (2005-10). «On the road to cancer: aneuploidy and the mitotic checkpoint» Nature Reviews Cancer 5 (10): 773–785.  doi:10.1038/nrc1714. ISSN 1474-175X. (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
  9. (Ingelesez) Raikov, Igor B.. (1994-08). «The diversity of forms of mitosis in protozoa: a comparative review» European Journal of Protistology 30 (3): 253–269.  doi:10.1016/S0932-4739(11)80072-6. (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
  10. (Ingelesez) «Mitosis, Not Just Open or Closed» Eukaryotic Cell  doi:10.1128/ec.00178-07. PMID 17660363. PMC PMC2043359. (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy