Mitxoleta

Mitxoleta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRanunculales
FamiliaPapaveraceae
GeneroaPapaver
Espeziea Papaver rhoeas

Mitxoleta (Papaver rhoeas) landare mota bat da, gorri biziko lorea duena. Zelai eta bide bazterretan agertzen da batez ere, apiriletik aurrera, sarritan gari edo garagar zelai osoak estaliz. Jatorri ezezagunekoa da, baina Europa hegoaldekotzat eta Afrika iparraldekotzat jotzen da gehienetan, eskualde horietan antzinatik ezagutzen baita. Kontuan hartu behar da nekazaritza Mediterraneo inguruan garatu izan dela aspalditik, eta horri lotuta agertu izan dela beti ere mitxoleta.

Inpresionistek inspirazio iturri izan dituzte mitxoletaz beteriko zelaiak, batez ere Claude Monet margolariak. Gainera, sinbolismo handiko lorea da. Egun, Erresuma Batuan zenbait pertsonak paparrean daramate jantzita, oroimeneko mitxoleta bihurtuta (poppy), gerran hildako militarren omenez.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in