Mizenas

Mizenas eta Tirinto
Arkeologia Guneak
1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Lehoien Atea

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, iv, vi
Erreferentzia 941
Kokalekua  Grezia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 37°43′51″N 22°45′22″E / 37.730833°N 22.756111°E / 37.730833; 22.756111
Izen ematea 1999 (XXIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Mizenas[1] (grezieraz Μυκῆναι Mykênai) greziar zibilizazioaren gune nagusienetako bat zen K.a. 2. milurtekoan, Greziako mendebaldearen zati handi bat domeinatzen zuen gotorleku militar bat. K.a. 1600 eta K.a. 1100 artean dagoen greziar historiaren garaiari mizenastarra deritzo, garai horretan Mizenas nagusi izatearen ohoretan. Nabarmendu beharrekoa da garai honetako biztanleek, euren buruari, akaiar deitzen ziotela, eta Greziar Heroikoak dira.

Tokia, gaur egun aztarnategi arkeologikoa, Atenasetik 90 kilometro hego-mendebaldera dago, Peloponeso penintsularen ipar-ekialdean. Garai historiko honetako arrastoak aurkitu dira Tirinto, Pilos, Orkomeno, Iolko eta Glan.

  1. "Mizenas" era arautua Antzinateko hirien euskarazko izenak 147. arauan

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy